Bilbotik mundura #debekurikEZ

October 2nd, 2010

Bilboko manifestazio historikoa. Amaiera ekitaldia.

Euskal Herrian, konponbidearen alde eta debekuen kontra gauden guztiak batuko gara gaur arratsaldean Bilbon.
Historikoa izango denaren esperantzan… prest ditugu gure gailu guztiak. Irratiak zuzenean, sms eta eposta mezuak, argazki kamerak, bideoak, hedabideetako informazioa, blogetako post guztiak… norabaide horretan jarriko ditugu.
manifestazio hasiera

  • #debekurikEZ hashtag proposamena twitter eta sare sozialetarako
  • argazkiak, bideoak… zabaldu sarean

U2 Bilbon, Euskal Herria eta herritarren eskubide guztien alde.

Debekuen aurka

September 23rd, 2010

urriaren 2an, Bilbon

«Berriki jazo diren manifestazioen debekuengatik kezkatuta gauden pertsona talde bat gara». Horrela aurkeztu du Maixux Rekaldek manifestazioen debekuen aurka protesta egin eta giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatzeko manifestaziorako deialdia egiteko hedabideen aurrean agertu diren pertsona ezagunen multzoa. Hain zuzen, «kezka» horregatik mobilizazioa egitea erabaki, eta urriaren 2an, larunbatarekin, Bilbora joateko deia egin du bertaratutakoen izenean.

Debekuen aurka |  argazki press

Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei izango da protestaren leloa, Rekaldek azaldu duenez. Urriaren 2an, arratsaldeko bostetan, abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik, eta Bilboko udaletxearen aurrean amaituko da. «Herritar guzti-guztiei» egin die bertan parte hartzeko deia, bakoitzaren pentsaera politikoa edo ideologia dena dela ere.

11 aurpegi, hamaika arlo

Maila pertsonalean egin dute mobilizatzeko deia 11 deitzaileek, nahiz eta duten jardunagatik ezagunak diren guztiak. Maixux Rekalde Elkarriko sortzaileetariko bat da, bertako presidente ere izan zen, eta, gaur egun, Lokarriko kidea da. Lokarriko koordinatzaile Paul Rios ere agertu da hedabideen aurrean manifestaziorako deia egiteko. Pedro Ibarra eta Ramon Zallo EHUko katedradunak dira antolatzaileetako beste bi. Elizaren inguruko bi kide ere badaude taldean: Natxo Isuskiza apaiza eta Jose Luis Longarte Pastoral Obrerako kidea. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoa izana den Gabriel Mariscalek ere egin du manifestaziorako dei publikoa, baita Felix Cañada abokatuak ere. Horien alboan izan da Carmen Moreno, gizarte eragileetako kidea. Emakume taldeetan eta sindikalgintzan aritua da batik bat.

Atzoko agerraldian parte hartu ez zuten arren, beste bi lagunek osatzen dute deialdia egin dutenen taldea: Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohiak, eta Alfonso Dubois EHUko irakasleak.

Riosek azaldu duenez, atzo iragarritakoa ez da irailaren 11n egitekoak ziren manifestazioaren jarraipena. Giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa antolatu zuen Adierazi EH herri ekimenak larunbat hartarako lehenik, eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu ondoren, egun bererako beste protesta bat antolatu zuten politikari ezagun batzuek, Sabin Intxaurraga Justizia sailburu ohia buru zela. Hori ere debekatu zuen Auzitegi Nazionalak. ETAren aginduetara aritzea eta Batasunaren ordezko izatea egotzi zien lehen antolatzaileei, eta horiei leku egin nahian legeari iruzur egitea bigarrenei.

«Ez da aurrekoen jarraipena»

Riosen esanetan, «beste manifestazio bat» da atzo iragarri zutena; «aurrekoak debekatu izanagatik protesta egin nahi dugu, eta eskubideak aldarrikatu». Hortaz, deialdi berriak auzitegien debekua jasotzeko aukera baztertu zuen. «Hemen gauden guztiok indarrean ditugu gure eskubideak». Areago, hala egiteak sortuko lukeen injustizia egoeraz ohartarazi zuen: «Orain eskubideen aldeko edozein manifestazio lege iruzurtzat joko da ala?».

Horixe nabarmendu zuen Zallok ere: «Eskubideen aldeko manifestazioak debekatu izanagatik minduta gauden herritar talde bat gara. Hau ez da aurrekoen jarraipena». Eta zorrotz mintzatu zen debekuaren aukeraren inguruan: «Kasu honetan ere eskubide zibil eta politikoak ukatzen badituzte, salbuespen egoera etengabe batean murgilduta egongo gara, eta, beraz, estatu autoritario batean. Ez garela horretara iritsiko espero dugu, zeren, bestela, Zuzenbide Estatua hautsita geratuko baita».

Debekua ez litzatekeela eskubideekin bateragarria adierazi du Longartek ere: «Guk eskubideak ditugu!». Eta sortzen ari den egoeraren aurka mobilizatu beharraz ohartarazi du: «Ukapenaren beldurrean geratzen bagara, urraketen aurrean guztiok etxean geratzea besterik ez dugu egingo».

Cañadaren ustez, aurreko manifestazioak debekatuta hainbat eskubide urratu dira, eta ezin da bide horretan aurrera egin; egoera irauli beharra dago, areago «egungo une garrantzitsu honetan». Haren esanetan, eskubideen aldeko protestak debekatzea eta herritarren eskubideak urratzea «ez da bidea». Azaldu duenez, «eskubide guztiak errespetatuko diren beste egoera batetara joan behar da». Halaber, epaileen lana eskubideak bermatzea dela nabarmendu du, debekuen larritasunaz ohartarazteko.

«Erreakzionatu beharra»

Gauzak horrela, eta eskubideen urraketak gero eta hedatuago daudela sinetsita, herritarrek «erreakzionatu» egin behar dutela dio. «Gu, deialdi hau eginda, erreakzionatzen ari gara».

Euskal herritarrei ere horixe egiteko eskatu diete protestaren antolatzaileek: «Euskal gizarteari dei egiten diogu, joera ideologikoetatik edo iritzi politikoetatik harago, herritar guztioi dagozkigun eskubide guztien aldeko manifestazio honetan parte hartzera».

Halaber, deialdia publiko egin ondoren antolatzaileak alderdi politiko guztiekin, sindikatuekin eta gizarte eragileekin harremanetan jarriko direla jakinarazi dute, «mobilizazioaren helburua helarazi eta haien atxikimendua lortzeko». Eta babes handia espero dute, gainera.

Deitzaileak

  • Paul Rios
  • Ramon Zallo
  • Pedro Ibarra
  • Maixux Rekalde
  • Felix Cañada
  • Natxo Isuskiza
  • Jose Luis Longarte
  • Gabriel Mariscal
  • Carmen Moreno
  • Alfonso Dubois
  • Txaro Arteaga

iturria: Berria

Eskubide guztien alde, deialdi berri bat

September 22nd, 2010

berria.info

Eskubide guztien aldeko manifestazio batera deituko dute gaur

Manifestazioen debekuak salatu eta giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dituzte

Erredakzioa.

Gaur goizean (eguerdiko 12:00etan) dute hitzordua Bilboko hotel ezagun batean Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek. Manifestazioak debekatzearen aurkako eta giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio batera deitzeko asmoa dute. Bilbon izango da, urriaren 2an. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak igorri du deialdia hedabideetara. Modu pertsonalean igortzen duela zehaztu du, ez Lokarri akordioaren eta galdeketaren herritar sarearen izenean. Eta deialdia egitea hitzartu duten pertsona ezagunek berari hala eskatuta igorri duela gaineratu du.

Deialdia askotariko esparrutako pertsona ezagunek eta gizartean erreferente direnen izenean egingo dela aurreratu du.

Aurrez, giza eskubideen zein eskubide zibil eta politikoen alde, Adierazi EHk Bilbon irailaren 11n manifestazioa egiteko deia egin zuen uda hasieran. Atxikimendu sorta luzea bildu zuen ekimenak, baina manifestazioa egiteko hiru egun baino falta ez zirela, manifestazioa debekatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Adierazi EHk «ETA sostengatu nahi duela» argudiatuz debekatu zuten manifestazioa, eta herri ekimenak bertan behera utzi zuen deialdia.

Debeku horren ostean, herritar talde bat bildu, eta Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu ohia buru zela, beste deialdi bat egin zuten irailaren 11rako. Hura ere debekatu egin zuen Auzitegi Nazionalak. Deitzaileek bertan behera utzi zuten protesta hura ere.

Prentsa aurrekoa kalitate onean

September 12th, 2010

Bilbo 2010eko irailaren 11a. Egun historiko bat eskubide zibil eta politikoen defentsan

September 11th, 2010

Ez da manifestaziorik egon. Zerbait gehiago izan da gaurkoa Bilbon.
Egun historiko bat izan da. Eskubide guztien aldeko mugimendu berri bat sortu da, bultzatzeko borondatea indartu da.
Egunotan bizitzen ari garenak, islada izango du bihar etzi.


Prentsaurrekoa Bilbon
Hedabideak Bilbon
Azkarraga justizia sailburu izandakoa, ertzain baten aurrean

Hedabideen ikuspegia, kronikak.
Berria.info
El correo
GARA.net
Bilboko Branka

Prentsa aurrekoa argazkia

September 11th, 2010

Prentsaurrekoaren lehen argazkia. Domeinu Publikoan.

Prentsa aurrekoa kafe antzokian

September 11th, 2010

Prentsa aurrekoa hastear dago. Kafe Antzokia eta inguru guztiak jendez beteta daude. Hedabide eta jende ugari bildu dira.

Adierazi TB | Bilboko prentsaurrekoa (zuzenean)

September 11th, 2010

Jendeak bidalitako bideo gehiago >>

Jarri zuen webgunean:

Goiko bideoan, “Menu” botoiari eman eta “Embed” ondoan dagoen “copy” botoia sakatu. Ondoren zure blogean itsatsi.

Adierazi mundu osoari

September 11th, 2010

Irailak 11. Euskal Herrian.

Gaurkoa egun historikoa izan daiteke.
Estatuaren jarrera itxia, debekuak. Inposaketa.
Euskal Herrian berriz, pausu berriak, eskubideen urraketa etengabea.

Euskal Herria #adierazi

Manifestazio handia. Mila ekintza xume txiki.

Adierazi dezagun ikusten duguna, bizi duguna. Zabaldu mezua Internet bidez, mugikorretatik. Argazki kamararekin argazkiak egin. Marrazkiak etxeetan. Lantokian salaketak jarri astean zehar.
Adierazi diezaigun munduari bizi duna. Gure letrarekin, gure hitzekin.

Ez daukagu diskurtso handien beharrik. Xume.
Euskal Herritik mundura: #adierazi
Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez, ingelesez… edozein hizkuntzatan. Zabaldu mezua. Hedatu.
Gure mezua, gure eskubideen aldarrikapena ere badelako.

gaurko zita:
Bilbora joatekoa bazara, arratsaldeko 15:00etan hitzordua egin dugu Alde Zaharreko Kalderapeko euskal gunean.

  • Manifestazioaren eta Adierazi EH! ekimenaren alde sarean informatzeko.
  • Argazkiak, bideoak, mezuak, itzulpenak… denak ondo etorriak izango dira.
  • Munduari, gaurko berri emateko. Euskal Herritik zuzenean.

Hainbat arrazoi Bilbora joateko

September 10th, 2010

Adierazi EH! ekimenak bideo hau zabaldu du sarean. Bertan Euskal Herriko hainbat lagunek irailaren 11ko manifestaziora hurbiltzeko bere arrazoiak ematen dituzte.

Gaurkotasun gaia dugu egunotan, arrazoiak areagotu egin dira. Debekuek, beharrezkoago egiten dute Euskal Herriaren alde adieraztea. Adierazi EH! ozenago entzun dadin.